HASIERA

 
Indiako hiri bateko kale baten argazkia
Iturria: http://enigmasmisterio.blogspot.com/

Zenbait galdera:

  • Badakizu zenbat milioi biztanle dagoen munduan?
  • Badakizu zenbat pertsona jaiotzen den egunean?, eta zenbat hiltzen?
  • Badakizu zenbat milioi biztanle zegoen munduan 100. urtean?, eta 1000.ean?, eta 1800.ean?, eta 1950.ean?, eta 2000.ean?
  • Badakizu zenbat ur kontsumitzen dugun egunean?, eta zenbat pertsonak ezin duten edateko urik lortu?

Horren guztiaren gainean egingo dugu lan. Eta horrelako datuekin lan egiteko modurik errezena grafikoki errepesentatzea da. Nola egin ikasiko dugu unitate honetan.

Azkenik, Euskadiko biztanleriari buruzko lan bat egingo dugu.


 

Aurrera egin baino lehen, aztertu grafikoan zer 10 naziok zuten populaziorik handiena 2008. urtearen erdialdean.

Datuak milioika biztanletan adierazi dira.

Komentatu ikaskideekin ideia hauek eta grafikoa aztertuta burura datorkizun beste edozein:

  • Txinak Japoniak baino hamar aldiz biztanle gehiago ditu, gutxi gorabehera.
  • Txinak eta Indiak ia 2.500 milioi dituzte, biek batera.
  • ...

Ikusiko dugunez, 2011n, 7.000 milioi izatera heldu zen munduko populazioa. Horietatik, heren bat baino gehiago bizi dira Txinan eta Indian.

 

Grafikoa: Bizktanle gehiago daukaten herrialdeak